Erreala, infernura bidean.
Badakit orai dela asko ez dudala idazten, baina idatzi beharra dizuet errealaren egoera txarra adierazteko. Dakizuenez bigarren mailara jaisteko probabilitate handiak ditu, izan ere, salbazioari eusteko azkenaurren aukeran, Racing-en aurka, berdinketa bakarrik lortu zuten beste zelaitan oso berri onak zetozenean. Baina azken minutuan Saviok penaltia huts egin zuen.
Bere bizi osoan izango du gogoan penalti hau Saviok, erreala 40 urte ondoren bigarren mailara eraman bailezake. Ezin zaio ezer erreprotsatu honi, izan ere, bera izan da erreala partidu askotan aurrera atera duena.
Zer egingo diogu ba. Hurrengo urtean erreala bigarren mailan ikustera joan beharko gara. Oso zaila baitu lehenengo mailari eusteko, mirari batek bakarrik lortu dezakena.
BETI ERREALA!!
Previous Articles
Ongi etorri Euskonewsera!!
Blog honetan euskal futbola eta errugbyari buruz artikulu interesgarriak argitaratuko ditut.



Azken Iruzkinak